OINARRIZKOENA

Sare sozialak

Erabiltzaileen arteko harremana bideratu eta informazio trukaketa ahalbidetzen duten komunitate birtualak, adibidez: Facebook, Twitter edo Instagram.

Erabiltzaile profila

Informazioa eta sare sozialen erabiltzaileek webgune desberdinetan erregistratzeko sartzen duten informazio izaera pribatuko datuak. Adibidez: jaioteguna, helbidea edo musika gustuak.

Pribatutasuna

Erabiltzaileen eskubidea sare sozialetan nahiz web-zerbitzuetan agertzen diren datu, informazio, irudi eta bideoen inguruko erabateko kontrola izateko.

Gizalege digitala

Modu begirunetsu, arduratsu eta seguruan erlazio digitalak erdiestea ahalbidetzen duten oinarrizko arau multzoa.